Hitzaldiari dagokionez interesgarria iruditu zait bai bigarren hitzaldi hau, bai lehenengoa ( 10 recomendaciones ). Bigarren honetan irakasleoi asko arduratzen zaigun gai baten inguruan aritu da ; eskolako porrota. Arazao hau gero eta larriagoa bilakatzen ari delako, eta nahiz eta eragile ezberdinak direla eta ematen den , eragileetako bat eskola delako. Hau horrela den heinean, irakasleok eta eskolan parte hartzen duten guztiek esku hartu behar dugu lehen bai lehen. Horretarako berak proposatzen duen eredu bimodala egokia izan daitekeela uste dut. Beti ere bakoitzak nahi duen metodologia jarraituz.
Teknika berriak erabiltzen hasi behar dugu, mundua aldatu delako eta horrekin batera ikasleen interesak eta motibazioak. Horregaitik, ikasleen interesa erakartzeko tresna berriak erabiltzea komenigarria izango zela uste dut. Beti ere zaharrak diren tresna erabilgarriak edo beharrezko jakintzekin jarraituz. Zaharra eta berria era batean bateratzea.
Bere proposamena, buruz ikasteari dagokionez, bakarrik ikasi behar dituzte beharrezkoa eta garrantzitsuak diren kontzeptu eta hiztegia. Bat nator berarekin, egia delako beharrezkoak ez diren gauzak frogak gainditu ostean ikasleek ahaztu egiten dituztela beraientzat erabilgarriak ez direlako. Horregatik, hobe da memorian garrantzitsuak diren kontzeptu eta hiztegiak ondo finkatzea. Bestalede, alde praktikoari dagokionez , gaur egun ditugun tresnak erabiltzen ikasi behar dituzte. Ariketak beti egingo dituzte memoria auxiliarra erabiliz (internet...). Guzti honen bidez ikasleek behar duten informazioa bilatu, ulertu , elkarrekin komunikatu eta bizi diren munduan integratuko dira. Honek beti ekarriko ditu onurak.
Erabiltzen ditugun tresna eta metodoak beti izan behar dute balio osagarri bat, egokiak izan daitezen ikaslearen garapenerako ( garapen pertsonala eta intelektuala).
Guzti hau esanik, argi usten dut hitzaldian esaten den guztiarekin bat natorrela eta nire klaseetan aurrera eramateko zenbait ideia berri ditudala, klaseak hobatzeko asmotan.
Hitzaldiaz gain, gomendatutako beste bi artikuluak era irakurri ditut eta honen inguruan aipamen bat egitea beharrezkoa dela uste dut. Biak guztiz interesgarriak dira. Nahiz eta nire ikasleen adinekoen arazoak ez izan, urte batzuk barru izango dituztenak dira. Eguneko gai garrantzitsu bi dira eta gutxi ausartzen dira horren inguruan beraien iritzia ematen. Selektibitatea dela eta , airen usten dituen hainbat galdera norbaitek erantzutea edo egia esatea ondo egongo liztateke. Nahiz eta jakin badakit horrelakorik gertatuko ez denik. Bestalde FP moduluen inguruan aritzen da. Gai horren inguruan ez dakit asko eta ezin dut nire iritzia eman , beharbada ez ditudalaka nahi adina datu.
ESKOLA 2.O
2013(e)ko urriaren 13(a), igandea
2013(e)ko urriaren 3(a), osteguna
2013(e)ko irailaren 26(a), osteguna
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)